ibiltari2021
Ibili pertsona guztiek ura izateko eskubidearen alde
#urarengarrasia #cuidemosdelagua #zaindura
Parte hartu!
Zure kilometroak kontuan hartzen dira
URA PERTSONA GUZTIENTZAT
ibiltari2021 – Uraren erronka
Txaden, emakume batek egunean 6 km egiten ditu ur bila joateko.Zenbat ibiliko dituzu zuk haren alde egiteko?
Ibilaldi solidarioa Alboanen 25. urtemuga ospatzeko eta ura zaindu beharrari buruz kontzientziatzeko.
Helburua: pertsona eta talde zaurgarriek ura lortu ahal dezatela defendatzea.
Ezin baduzu ibili, animatu zaitez 0 dortsalarekin
Eguberri hauetan, ibiltzera ateratzen bazara edo xenda- nahiz mendi-ibiliak egiten badituzu, orain kausa on baten alde aritu zaitezke. Jantzi zerbait laranja eta egin oinez helburu solidario batekin. Ibili, bete dezagun 30.000 km egiteko erronka parte-hartzaile guztien artean, eta lor ditzagun behar adina funts ALBOANek martxan dituen proiektuentzat, pertsona eta komunitate zaurgarriek edateko ur nahikoa eta kalitatekoa lortu ahal izan dezaten.Eman izena eta ibili gurekin.
Hiru Bi modu daude:
1) bakarka izena eman eta komeni zaizun ibilbidea egitea.
2) abenduaren 19an Durangon, goizeko 11:00etan, antolatuko dugun IBILALDI HERRIKOIERA batzea eta proposatzen dizugun ibilbidea egitea.
3) talde edo enpresa gisa parte hartzea.
Durangoko ekitaldia bertan behera utzi behar izan dugu gaur eguneko osasun egoera dela eta
Gustatuko litzaiguke zuk arropa laranjaren bat bilatzea, hori baita ALBOAN bereizten duen kolorea, eta jantzi eta kilometro solidarioak egitea.
ALBOAN
Nazioarteko lankidetzarako Euskadiko eta Nafarroako GKE jesuita gara. Herritartasun globala, gizarte eta ingurumen arloko justizia eta genero-berdintasuna sustatzeko lan egiten dugu.
URAREN DEFENTSA
Munduan, gutxi gorabehera 3.000 milioi pertsonak ez du edateko urik.
Latinoamerikan, Afrikan eta Indian premia horri erantzuten ari zaio Alboan, komunitate zaurgarriek ura izateko eskubidearen defentsan egiten duten lana babestuz eta bizi-baliabide baliotsu horren garrantziari buruz sentsibilizatuz.
Lurraren eta ingurumenaren defentsan borroka garrantzitsurik bada, ura izateko eskubidearen aldeko borroka da hori. Krisi klimatikoak arriskuan jartzen du gizakion biziraupena, baita beste hainbat espezie eta ekosistemarena ere, eta eragin bereziki larria du jende txirotu eta zaurgarrienen gainean.
Alboanek bere harri koskorra jartzen du, indarrak batuz Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 6. Helburuan planteatutako xedeak lortzeko: hau da, pertsona guztiek ura eta saneamendua izatea, 2030a baino lehen.
Sinestea eta mundu justuago bat sortzea
Parte hartu taldean zure enpresarekin!
Erakundeek eta enpresek talde gisa izena emanez parte hartu dezakete erronkan.
Taldeentzako ranking berezi batean jasoko dira erakunde edo enpresa bakoitzak lortutako kilometroak.
Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
Ainoa Uriarte
a.uriarte@alboan.org
Tel. 944 151 135
Urtarrilaren 9ra arte eman daiteke izena.
NOLA FUNTZIONATZEN DUEN
1
2
Deskargatu aplikazioa.
3
Sakatu play.
EMAN IZENA
Eman izena linean modu erraz batean, pertsona zaurgarrienen alde ibiltzeko... #urarengarrasia da.
Bakarkako erronka bat da, Alboanen proiektuen alde zaudela agertzeko eta pertsona guztiek ura lortzeko aukera izan dezaten lan egiteko modu bat.
IBILI
Aukeratu gogokoen duzun modua:
➞ zure kabuz.
➞ edo taldean.
Abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra arte, nahi duzun tokian ibil zaitezke: errepide bat, bidezidor bat…
PARTEKATU SAREETAN
Ibilaldia amaitutakoan, atera argazki bat eta partekatu zure lorpena sare sozialetan. Ziurtatu Facebook, Instagram edo Twitterren argitaratzean #urarengarrasia traola erabiltzen duzula.
Helmugara iritsi baino gehiago egingo duzu. Zure ibilaldia pertsona eta talde zaurgarriei ura lortzen laguntzeko eta haien beharra nabarmentzeko modu bat da.
LAGUNDU
sincroniza tus dispositivos
ZURE EKARPENA PROIEKTU HAUETAN LAGUNTZEKO ERABILIKO DA:
Txaden putzuak eraikitzea
Ur-iragazkiak Peruko Amazoniarako
Txaden, landa-eremuetan bizi diren herritarren erdiek ez dute edateko urik beren komunitateetan. Horrek kalte egiten die emakumeei. Izan ere:
Alto Marañon eskualdeko ikastetxeek, Peruko Amazonian, ez dute tratatutako urik eta horrek arriskuan jartzen du ikastetxe horietako ikasle eta irakasleen osasuna.
Helburua: iragazki-sistema bat eta beste osagai batzuk instalatzea, neska-mutilek ur hori kontsumitu eta etxera eraman ahal izateko, eta hezkuntza-komunitatea iragazitako ura kontsumitzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 1000 ikasle eta haien familiak.
APLFT toki-erakundea
Helburua: komunitateetako toki estrategikoetan putzuak eraikitzea edateko ura lortu ahal izan dezaten.
Zenbat jenderi lagunduko dion proiektuak: 1.800 familia, 9.000 lagun inguru.
SAIPE toki-erakundea
KOLABORATZAILEAK